![Azpimunduan](https://source.boomplaymusic.com/group10/M00/03/03/9d44ce616d5a41319ca81c15df2502da_464_464.jpg)
Azpimunduan Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2023
Lyrics
Auzoko hormek mezua hedatzen dute
Goiz gorri honetan
Bart ez zinen ohatu zure ohean
Otsoak egon ziren zure zain
Ta zuk
Askatasuna duzu maite
Azpimunduan
Amildegi sakonenean
Zigorraren esperoan
Loreak loratu dira bazterretan
Preso zeunden bitartean
Ta minduta leihotikan begira
Urtaroen joate lasterrari
Ta zuk
Askatasuna duzu maite
Azpimunduan
Amildegi sakonenean
Garrasirik ozenena
Kilometroak ta minutuak
Idatzitako eskutitzak
Maitasuna eta mendekua
Elkartzen diren unean
Aieeeooh
Elkar ikustean
Zu besarkatzean
Aieoooh
Aske sentitzean
Kaiola apurtzean
Aieeeooh
Elkar ikustean
Zu besarkatzean
Aieoooh
Aske sentitzean
Kaiola apurtzean