![Sua](https://source.boomplaymusic.com/group10/M00/03/03/9d44ce616d5a41319ca81c15df2502da_464_464.jpg)
Sua Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2023
Lyrics
Eskaintzen duten munduan
Ezin erosi zoriontasuna
Ispiluaren bestaldeko epaimahaia
Niri begira dago
Umildu, ta esanekoa izan
Artaldeko beste ardiak bezela
Eskaintzen duten munduan
Ezin erosi zoriontasuna
Geltoki guztietan, ta aldizkarietan
Sakelan daramazun lehergailuan
Saltzen dizkigute
Bizi ereduak
Pikutara haien ez -estereotipoak
Kiskali erakusleihoak
Behingoz kiskali
Buruan duzun lotsa ta samina
Geureak dira dantzalekuak
Bizitzaz gozatu
Maitatu zure inperfekzioak
Poxpoloa piztu ta
Kiskali erakusleihoak
Behingoz kiskali gezur guztiak
Zein ederra den borrokatzen duena
Lerrotik haratago koloreztatzea
Beingoz Kiskali Kiskali erakusleihoak
Behingoz kiskali beldur guztiak
Sua sua sua!