Ahaztezinak Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2024
Lyrics
Ahaztezinak izango gara
Geure buruaz ahazten ez bagara
Hamaika bide artetik
Geurea
Hamabigarrena
Hondamenerako bidean
Gizartearen gainbeheran
Geure ahaleginik onena egin al dugu jada?
Ez gara izango espero zenutena
Normaltasuna aspergarria da
Harkaitzetik behera amildutako ardiak gara
Lekua topa ezin gabiltza
Geure kaxa hartu genuen erabakia
Haien iparreko izarra
Hegoa
Baita guretzat
Arrakasta edota porrota
Zer dira, guri bost axola
Iragaitzaz baigara mundu zoro honetan
Gezurrak!
Irenstera bortxatuak
Fikziozko mundu bat zirrikitutik barrena
Beldurrak!
Gainditzeko momentua
Iritzi da ordua
Ikasitakoa desikasteko unea!
Aaah
Aaah
Ahaztezinak
Ahaztezinak
Ahaztezinak
Ahaztezinak
Ez gara izango espero zenutena
Normaltasuna aspergarria da
Harkaitzetik behera amildutako ardiak gara
Ez gara izango espero zenutena
Normaltasuna aspergarria da
Harkaitzetik behera amildutako ardiak gara