Rolak Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2022
Lyrics
Akherra
Sua da nagusi nire paperan
Bakoitzak bere bidea duelako gizarte hontan
Ezker edo eskubi, politika puta mierda bat
Espektakulo hutsa besterik ez da
Ta hola gobernatzen gattuzte
Masa mediak, astelenetik igandera futbol partiduak
Denak "klase media" ogiya don bitartian
Langile kontzientzia desagertu egin da
Rola da gure ibilera mundu honetan
Europar gizona pribilegio egoeran
Uneoro kontziente orain bertan naizenaz
Eskema baten menpe hori argi benetan
Ikasi egin behar det, lan egiteko hobe
Hori baita gure betebeharra, o ez?
Hori egin ondoren bila zazu bikote
Sexu berdinekoa bada zabiltza oker
Seme-alaba dotore hezi behar lehenbailehen
Haien bizitzaren menpe zu bezalaxe
Gezur hori beste hamaika gezurrekin bete
Zoriontsu denaren uste zu bezalaxe
Zahar egin bezain laster konturatu zineten
Bizimodu hori dela nahi duena boterek
Berandu izan baino lehen hori saihestu nahi det
Eta horri sua eman
Suntsitzeko prest!
Afrikatik datorren etorkina nauzu ni
Itsasoan gurasoak eta arreba hil zaizkit
Segurua zen bidaia atera da garesti
Lurralde ezezagun batean ta bakarrik
Irten itsasontzitik, poliziak hartu dit
Hamabintzako etxe batera goaz ehun ta bi
Harrera espetxetik bota eta gaitzerdi
Kajero batean lotan
Europa, ongi etorri
Pasa da urte erdi ta oraindik ez dut lanik
Enpresek ez dute nahi paper gabeko jenderik
Egun guztia kalin ta eztago dirurik
Bertakoen mespretxuzko begiradak bakarrik
Euskara ikasten hasi begi onez kus dadin
Niri hitz egitean erantzuteutela berdin
Baino ezto euskaldunik nahi duena hitz egin
Lana lapurtzera datorren afrikarrarekin
Xenofobia herrin presente dao oraindik
Euskal Herrin jendia razista da ta eztaki
Hurbildu etorkin bati ta saten dunai adi
Konturatuko za berdinak gala azken fiñin