
Idazten dizut Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2024
Lyrics
Ez dut gogoan zure alboan izandako azken une hura,
azken muxu, azken besarkada
Momentu baterik bestera, desagertu egin zinela,
nire parean etzeundela ohartzean
Urte batzuk igaro dira, eta nahiz eta saiatu lehuntzen mina,
zure beharraz jabetzeak barrutik jaten nau
Oraindik ez dakit zer den bizitza,
barrutik ahula kanpotik bortitza
Izatearen erru hutsez sortu ditut hitzak
Zure arnasa, somatzen dudala
Onartzen dut lau haizetara
Nahiz ta nik ez ikusi, alboan nabari zaitut
Orratzek aurrera egin arren ezin zaitut ahaztu
Paper zuri honen aurrean jartzean, malkoak isurtzean,
arnasestuka idazten dizut