Gauaren Argitan Lyrics
- Genre:Pop
- Year of Release:2024
Lyrics
Asteburua heldu da ta beti bezala
Lagunekin trago batzuk hartzera atera gara
Ta kalean bapatean gure begiradak gurutzatu dira
Tabernan sartu gara ta non zauden berdin da
Lagunekin alkol ta barre artean gustora
Azkenean zurekin hamaika txupito eta musu pare bat
Zutik egon ezinean bagoaz zure etxera
Gaua izerditan bukatzera
Gauaren argitan
Itzalak lurrean
Ilargiaren argia ez da hilko betirako
Udaren beroan
Itzalaren bila
Baina eguzki izpiak ez dira itzaliko
Beste egun bat iritsi da ta lo egin ondoren
Bagoaz berriz ere
Lagun artean barreak
Atzokoa beneta ona izan zen
Udaren beroarekin gogotsu gaude
Horregatik aterako gara gaur ere
Berriro zutik egon ezinik
Nire etxera bakarrik zu ez zaude
Zurekin pentsatzen izerditan berriz
Baina bakarrik jolasten
Gauaren argitan
Itzalak lurrean
Ilargiaren argia ez da hilko betirako
Udaren beroan
Itzalaren bila
Baina eguzki izpiak ez dira itzaliko
Gauaren argitan
Itzalak lurrean
Ilargiaren argia ez da hilko betirako
Hurrengo egunean
Itzalaren bila
Baina eguzki izpiak ez dira itzaliko