![Behin soilik](https://source.boomplaymusic.com/group10/M00/04/26/210c177f191b44a789fc5f10da27c153_464_464.jpg)
Behin soilik Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2023
Lyrics
Dirutza handitzea helburu, berdin zaie zein den kostua
Pentsatzen dutelako, ordaindu beharko ez dutela
Haien banku-kontutan ez da inoiz txanponik sartzen
Dena ongi gordeta etxetik oso urrun
Boterea behin soilik edukita
Aski izango nuke
Munduaren jabeek
Hil arte sufri dezaten
Ume txikien antzera, diruarekin jolasean
Etorriko dena mespretxatuz, haien ekintzen ostean
Eskuak garbi edukiz, besteek lanean aritu
Denon poltsikoak utsik, ta gutxi batzuena handitu
Guztion haserrea jaso hainbat bizitza suntsituz
Ta ez zaienez zigortzen, ukiezinak sentitu
Boterea behin soilik edukita
Aski izango nuke
Munduaren jabeek
Hil arte sufri dezaten
Irribarrak ostikada batez
Ahotik kendu
Eta ostutakoa
Guztion artean banatu