Zortziko Txikian Lyrics
- Genre:Rock
- Year of Release:2023
Lyrics
Zeharo irentsi gaitu globalizazioak, errotik ahazteraino gure identitatea
Arbasoek utzitako ondare ederrena, debeku izan zen hizkuntzaren arnasgunea
Sehaska kanta zaharrak ahoz aho zabalduak herri plazetara
Txistuak txalo bihurtzen Urepeleko artzaia
Abaliñeko Joxe Miel umorearen maisua, zazpi senidetatik bizi zen bakarra, Lazkao Txiki zaharra
Sehaska kanta zaharrak ahoz aho zabalduak
Hizkuntzaren artisau izan direnengatik dirau gure ahotsak bizirik
Bertsolari olerkari, hitz zorrotzen/goxoen gudari
Zuekin gara herri
Abizena baino lehen izena duten horiek bidean ahaztu gabe, Maddalen eta Miren
Maialen Irunen kontzientziak astintzen: "Dena ondo zijoan argia piztu den arte"
"Naizen" elkarteari Onintzaren bertsoa, desberdin izendatutakoen batasuna
Saioak Iruñan argi ta garbi esana: "Mundua ederragoa da hurbilduz bazterrera"